XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkeraz ere ipiniak daude Jon Etxaideren eskuz.

ERITZI KRITIKOA Etxahunen bertsoek fama eta ospe handia hartu zuten sortu edo agertu zirenean.

Herriak ahoz-aho pasa zituen, eta gehienek horrela iraun dute orain gutxi arte.

Herriari esker gorde dira euskal bertsolari eta olerkari onenetako Etxahunen lanak.

Zoritxarrez, gehiena galdua da, baina gelditzen zaizkigunekin ere goi-goian gelditzen da.

Etxahunen olerkiak beronen bizitze zorigabearen emaitz dira.

Agian, hainbeste sufritu izan ez balu, haren bertsoek ez zuketen izango halako sentipen garratzik, hainbesteko samintasun-jariorik eta hitz ozpindurik.

Bere minaren marru gorriak agerian jartzen ditu bere sentimendu guztietan; haren bertsoetan indarra, zorroztasuna, garraztasuna nabari dira.

Hats handiz aipatzen ditu herriaren sentimenduak; inguruko gizarteari gogor erasotzen dio: apaizen jokaerei, bihotz biko emazteei, e.a.

Etxahun eskola gutxikoa genuen; baina, haren olerkiak beste edozein poeta eskolaturenak bezain onak dira.

Hizkuntza arruntagoa darabilke, baina giharrez, irudimenez, sentipenez goi-mailako olerkari gertatzen da.

Kanpoko orrazketa baino inportanteagoa bait da hori.

Etxahun, ideien aberastasunean, sentipenean, nortasunean, irudimenean, etorri bizian, hizkuntza-jabetasunean da nagusi.

Hizkera oso orijinala du, eta zail gertatzen da beste euskalki edo hizkuntzetara itzultzea.

Lehen esan dugu, Etxahunen olerkiak lau sailetan eman genitzakeela.